26 mar 2013

4 mar 2013

1_Vauban abiatzen


Aurre analisian azaldutakoa osatuz orubea are gertuago aztertu da, proposamenaren estrategia edota jarraitu beharreko interbentzio ardatza definitzeko.

Analisi orokor bat eginez, hainbat faktore aztertu dira: Garraio sarea (errepideak, oinezkoen bideak, bidegorriak…); espazio publiko eta berdeguneak; zerbitzu guneak (bulegoak, jatetxeak, tabernak…); hezkuntza sarea.



Hori guztia kontuan hartuta, estrategiaren ildoak finkatu dira

 Mendi izaera babestu eta indartu: erreferentziazko espazio publiko bilakatu.
1_ Egungo erabilera anitzei euskarri fisiko eta soziala ahalbidetu
2_ Espazio publikoen sarea osatu, eremua erdigune bilakatuz
3_Mugak iragazkor bihurtu: harresia, kota aldaketak, eraikin dentsifikatua…
4_ Muinoa hiriko traman barneratu.

Hori guztia nola?
Harresia ibilbide bihurtu, muinoa inguratzen duten errepideak espazio publiko bihurtu, muinoa osatu…

3 mar 2013

0_Vauban abiatzen


Proiektuaren tokia eta testuinguruaren inguruko lehen analisi bat burutzeko, lekuaren izaera eta funtzionamendua ulertzea ezinbestekoa da. Oinarrizko kartografia osatzeko bidean, fisikoki ezezik, eremua definituko duten hainbat ekintza eta faktore aztertu dira.; garraio sarea, espazio publiko eta berdeguneak,ematen diren jarduerak...

Bi eskala maila landu dira; bata orokorragoa, hiriarekiko harremana erakutsiko duena eta bigarren bat auzoa irudikatuz.


Eremua hiriaren gainerako zatiekin ondo komunikatua dago ,bai erdigune edota portuarekin (hiru kale beherago) nahiz Vauban auzotik haratagoko zonaldeekin. Errepide sare nagusiak hiri tramarekin bat egiten du, trafiko nahiz jende fluxu handienak kale zabalenetan ematen direlarik; portuko eta Bb. de la Corderie hiribideetan. Tartean antolatzen diren kaleak  estuagoak dira, etxebizitzetarako sarbide eta ibilgailu partikularrentzako erreserbatuak, autobus linea gehienak hiribide perimetraletatik igarotzen direlarik.





Bizikletaz irisgarritasune ere bermatua dago, portutik hasi eta eremua inguratzen duen ibilbidearen bidez.
Oinezkoentzat gunea erabat itxia eta hesitua azaltzen den arren, orubearen kota aldaketak eta harresia gainditzen laguntzen duten sarbide eta eskilara ezberdinak daude perimetro osoan zehar sakabanatuak.




Jardueren luzetarako ardatz bilakatzen da Bb. de la Corderie. Kalean zehar hainbat denda, kafetegi, jatetxe etb .topatu ahal izango dira eta 35.zbkian kokaturiko eraikinean, zerbitzu ezberdinen pilaketa dago bertikalean. Hiribidearen mutur banatan ere gune biziak identifikatzen dira; ezkerraldean dagoen plazatxoa eta epaitegi aurreko enparantza. Berdeguneei dagokionez, eremuaren barne dagoen Jardin de la Colline Puget inguruko handiena eta bakarrenetakoa dela ikusten da.



Eremua hurbilagotik aztertuta, historikoki nahiz  gaur egun hirian duen garrantzia ikusten da eta baita etorkizunerako  eskaintzen dituen aukera eta mugak.

Muinoak hiriarekiko ikuspegi ezinhobea eskaintzen du, leku pribilegiatu bat da, itsasotik pauso batera, Vauban auzo pintoreskoaren abiapuntu da, inguruetako berdegune eta parke bakanetakoa eta hiriko harresi zenaren aztarna bakarrenetakoa gordetzen du.

Honi kontrajarriz, muinoa inguratua, babes egoeran azaltzen da, hermetikoki itxia. Jatorrizko harresiaz gain,  Bb. De la Corderie-ko bulego eraikin  dentsifikatuak harresi berri bat osatuko du. Hauek, orubearen kota aldaketekin batera, muga bisual eta fisiko indartsu bat eratzen dute. Honek espazioa ez erabilgarri  eta baldintzatua(ordutegi, erabiltzaile,jarduera,ekipamendu, babesari etb. dagokionez) izatea dakar, inguruko sare publikotik at geldituz.





Eremuak emandako baliabideak beregatuz, mugak leundu eta espazio publikoen sarea osatu eta berrantolatzearen bidetik emango dira hurrengo pausuak.