24 ene 2013

MAISON MARCHÉ


MAISON MARCHÉ


MAISON MARCHÉ

Maison Marché_La Charité-ko integrazio espazioa

Proiektua garatzeko ardatz nagusia integrazioa izan da. Programari dagokionez, Marsellako gizartean emandako segregazioaren ondorioz, bazterketa egoeran edo arriskuan egon daitezkeen giza talde eta indibiduoentzat bideratuko da. Gizarteratze bidean, aldirietatik irten eta herrira itzultzeko.

Eraikinaren izaera formalak auzoarekin bat egiten du honen trama osatuz eta bertako eraikinen ezaugarriak barneratuz. 




Kanpotik hiru bolumen nabaritzen dira, maldadun teilatuarekin eta fatxadan egitura horizontala azaleratzen da. Barnealdea, aldiz, patio batez banandutako bi bolumen nagusik osatzen dute. Leihoen antolaketa barne programaren arabera egin da, beti ere Trois Fênetres-ren legea jarraituz. Mediterraneoko eguzkitik babesteko, pertsianak erabiltzen dira, jatorrizko egurrezko leihateetan oinarrituz. 




























Eraikinaren programak hainbat funtzio beteko ditu: bizitokiaren truke bigarren eskuko produktuen berrerabilpen zikloan parte hartuko dute. Prozesu honek Lan Mundura itzultzen, gizarte eta akademia mailan hezkuntza jasotzen eta bide batez gizarteratzea ahalbidetuko du.

Erdi Aroko artisau etxe-tailer moduan antolatu da: eraikin bakarrean bizi, lan egin eta denda. 


Eraikin bizia da, aktiboa. Bertan landutakoek eraikin osoa zeharkatzen dute, azoka bilakatutako plazan amaituz. 


Eraikina eta espazio publikoak bat egiten dute. Plaza eraikinaren parte da, topografia egokituz. Plazako zoruaren gogortasunari kontrajarriz lorategia hazten da eraikinaren aurrean, lantokia espazio publikotik babestuz, metro bat beherago. Muga hau nabarmentzeko plaza argiztatuko duten eserlekuak kokatu dira.

Eraikinaren erabilerek barne espazioak antolatzen dituzte. Izaera publiko eta aktiboenak dituzten guneak behealdean kokatzen dira eta gora goazen heinean pribatutasun maila handituz doa eta erritmoa lasaitzen.



LOGELAK. Erabiltzaile bakarreko logela unitateak, oinarrizko beharrizanak beteko dituen moduloa: ohea, ondasunen gordelekua eta irakurmahaia. Argiztapena eta aireztapena patiora irekitzen den leihotik. 



Hegoaldeko ertzeko lehen bi solairuek itxitura malgua dute egurrezko pertsianen bitartez. Horrela, lehen solairuko jantokia eguraldiaren arabera itxia edota auzora irekitako terrazan bihurtzen da. Denda, plazarekin bate egiten duen espazio publikoaren parte bilakatuko da pertsiana hauek zutabeetan jasoz.



OIN PLANOAK

Lehenengo bi solairutan, gune amankomunak eta izaera publikoeneko espazioak antolatzen dira. Gainontzekoetan, gune pribatuagoak: logelak eta estalkipean hezkuntza eta aisi guneak.


EGUN BAT MAISON MARCHÉn



16 ene 2013

7 ene 2013

Single Lady