6 nov 2012

BI


0_Proposamenaren Eskema


Nolakoa?

Erabilerak, espazioaren pribatutasun mailarekin batera aldatzen doaz. Kaletik urruntzen eta eraikinera barneratzen goazen heinean pribatutasun maila handitzen doa. Kale eta eraikinaren arteko muga lausoa da, euren arteko harremana bultzatuz.




Erabiltzaile bakoitzaren arabera, espazio pribatuenen antolaketa moldagarria izango da.



 1_Integrazio Espazioa


Norentzat?

Marsellako gizartean emandako segregazioaren ondorioz, bazterketa egoeran edo arriskuan egon daitezkeen giza talde eta indibiduoentzat. Gizarteratze bidean, aldirietatik irten eta herrira itzuli.


2_Bizikidetza


Nola?

Bizitoki duin baten truke, bakoitzak bere ekarpena eginez auzoaren mesederako.


3_Osagaiak


Zer?

Izaera anitzeko pertsona ezberdinen arteko elkarbizitza.


4_Etxea = auzoa


Zergatik?

Espazio bat, auzoaren izaeraren arabera, bizi dutenek egiten dutelako bizigarri: Auzolana.