9 feb 2013

HIRITARROK HIRI ERAIKITZAILE


MonoDestudio-k hirigintza soziologiaren praktika ezagutaraztera eraman gaitu. Hiria eraikitzeko bertako biztanleen hitza eta presentzia oinarrizkoa da. Egun proiektuen garapenean  parte hartze prozesuak ezinbesteko erreminta dira.

Proiektuen Lantegia I ikasgaiaren barne, ikasketa gelan jasotakoa errealitatera emateko asmoz, GAZE_interAKTing-ekin lankidetzan, Ordiziako Herri Antzokiaren kasu praktikoa landu genuen 2012ko bigarren lauhilekoan.  

MonoDestudio-koen antzera, Arkitekturako bost ikaslek, Psikologiako bederatzi ikaslerekin lankidetzan inter-AKTing-eko hiru dinamizatzaileekin batera prozesu parte hartzaile bat aurrera eraman genuen.

Ordiziako Udalarekin elkarlanean, Ordiziako etorikizuneko kultur eszenatokia eta testuinguru horretan Herri Antzokiak izan beharko duen papera edo izaera herritarrek irudikatzeko Sorkuntza Tailer bat antolatu genuen.
 
Esperientzia honen bidez, lan metodologia berriak praktikan jarri genituen eta alor ezberdinetako pertsonekin lan eginez ohartarazi ginen gure lana ez dela isolatua izan behar eta inguruarekin etengabeko hartu-emana izatea funtsezkoa dela.

Herriari eskeinitako proiektu bat garatu nahi bada, horien garrantzia eta inplikazioa ezingo dira inolaz ere gutxietsi. Horiek protagonista bilakatuz.
 
Prozesu guzti hori aurrera eramateko 4 fase ezberdin bereizten dira:

1. Diagnostikoa 
 2. Prozesuaren antolaketa

3.Tailerra 
4. Ondorioak

5 . Fase batekin emango litzaioke proiektuari amaiera,  Herri Antzokiari irtenbide espazial bat ematean oinarrituko litzatekeena. Gu puntu hortaraino heldu ez ginen arren, prosezuan ikasitako guztiak eta ordiziarrei ondorioak eta ideiak ateratzen laguntzearen ardura izateak bete gintuen.